Gu ta Gutarrak



Zerbitzu osagarriak Azpiegiturak

Azpiegiturak

Azpiegiturak

Antolatzailearentzat azpiegitura eta aholkularitza

Soinua jartzea / megafonia

Soinu egokia jartzea ezinbesteko baldintza da ekitaldia arrakastaren bidean jartzeko. LANKUk kalitatezko soinu-instalazioa eskaintzen dizu prezio egokian. Antolatutako ekitaldi guztietan oso emaitza onak eman dituen megafonia, teknikari profesionalak eta kalitatezko soinua.

Oholtza, argiak...

Komunikazio bisualaren garaian bizi gara. Oholtza txukun atontzea, dekorazioa, argiak egoki jartzea, aulkiak non eta nola jarri... dena da garrantzitsua. Ekitaldi batek mamia behar du, baina azala ere bai.

Publizitatea

Antolatzen denaren berri izan behar du beti jendeak. Publikorik gabe ez dago ekitaldirik. Beharrezkoa da kartel egokiak diseinatu eta inprimatzea, informazioa prentsa-agendetara bidaltzea… LANKUk behar duzuna bideratuko du.

fitxa teknikoa
LANKUk, bere jardunean, ekitaldien antolaketan jasotako eskarmentua antolatzaileen eskura jartzen du: - Bertso Eguna
- Kursaalean eta Euskalduna Jauregian antolatutako emanaldiak
- Kulturarteko topaketak
- Bertsolari Txapelketak
- Bertso-jaialdiak
- Plazako saio libreak
- Mota guztietako bertso-ekitaldiak
 
atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta