Gu ta Gutarrak


Umeentzako emanaldiak

"Libe eta Ximon. Hitzen lapurraren istorioak"

"Libe eta Ximon. Hitzen lapurraren istorioak"

“Lide eta Ximon: Hitzen lapurraren istorioa”

“Begira Ximon zer ekarri dudan, Hitzen lapurraren ipuina! Gogoratzen zara ezagutu ginen egun hartaz? Denetarik izan genuen: lagun berriak, hitz politak, koplak, jolasak eta… lapurra!”

Ipuin kontaketa antzeztu honetan, Lidek eta Ximonek koplak kantatuz eta hitzekin hizketan jolastuz “bertsotxongiloen” ipuina azalduko digute. Horrela, Amaia, Ander, Lide eta Ximon elkar ezagutu ziren egun hartan “Hitzen lapurrarekin” gertaturikoak berriz biziko dituzte. Hara! Ximonek ez du lapurrarekin gertaturikoa oroitu nahi. Zergatik ote? Dirudienez, Lide haurren laguntzaz baliatuko da gertatu zena argitzeko.

 Fitxa teknikoa

Nori zuzendua: 3 -8 urte bitartekoak

Gidoia: Enkarni Genua eta Manu Gomez

Partaideak: Alex Tello eta Ainhoa Alberdi

Lekua: Itxiak. Aretoak, Eskolak, elkarteak

Ez da megafoniarik behar!!

Eskera egiteko emaila bidali marketina@lanku.com edo 943 260 755 tlf zenbakira

gehiago irakurri

hiru, bi zast... egizu jolas!

Hiru, bi, zast... egizu jolas!

Bertsoa, koplak, txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia da. "Hitzen Lapurra" bertsotxongiloen jarraipena da.

Sinopsia

Zertara jolasten dira gure haurrak kalean? Zertara baliabiderik eskaintzen ez bazaie? Zertara, zertara, zertara… Lehengo harrapaketak , txabola egiteak bukatu dira.. gaur, zertan jolastu ezin asmaturik ibiliko dira Ander, Ximon eta Lide. Halako batean baina, bapatean, jeinu bat irteten da eta jolasean jarriko ditu. A ze zortea hirukote onena! Emanaldiaren funtsa horixe da neurri batean. Ikustera joango diren haurrak, ezagutu dezatela hitzekin jolasteko aukera berri bat. Koplak asmatuz, hitzak bilatuz, irudimena landuz…

Nori zuzendua: 3 – 8 urte bitartekoak

Iraupena: 45 minutu inguru

Gidoia: Manu Gomez Genua

Partaideak: Ibai Esoain, Hodei Unzueta, Alex Tello, Ainhoa Alberdi

Zuzendaria: Ainhoa Alberdi

Lekua: Elkarteak, aretoak, ikastolak, frontoiak... leku itxiak zein irekiak (kontsultatu!)

Beharrak: argi indar gunea.

EMANALDIKO ARGAZKIAK IKUSTEKO, KLIKATU HEMEN

Eskaera egiteko emaila bidali marketina@lanku.com edo 943 260 744 tlf deitu

gehiago irakurri

Galtzagorriei to, Inaxito!

Galtzagorriei to, Inaxito!

Inaxito estu dabil. Mundu guztiak arazoak dituela jabetu da. Margarita bere lagun-minak orrazea galdu du eta itxusi ikusten du bere burua. Herrian ura falta dela esanez entzun du bandolaria eta kobazulo batean hil nahi eta ezin duen agure batekin egin du topo.

Edertasun nahiak arazoak ekar ditzakeela ohartu da. Urik gabe bizitzarik ez! zaindu beharreko altxorra inondik ere. Eta, zer du ba agureak hil ahal ez izateko? -Kontxo, galtzagorriak.

Aitona etsituak emango dio mitologia ezagutzeko bide. Antzerkian zehar pertsonaia mitologikoak ezagutzen joango da: Basajauna, Anbotoko anderea, Lamiak, galtzagorriak... eta harreman berri hauen baitan garatuko da antzezlana.

Zer garrantzia du ba mitologiak gaur egun? Mitoek, gizakiak urteetan zehar izan dituen hainbat galderei erantzuteko balio izan dute eta ez dute oraindik gaurkotasunik galdu. Euskaldunok ere izan ditugu gure galderak eta sinesmenak eta horietako batzuk plazaratzeko asmo zintzoarekin sortu da egitasmo hau. Galderei leiho bat zabaldu nahi zaie; erakusleiho, irakasleiho.

Misterioz eta umorez beterik dator Inaxitoren hirugarren antzezpen hau. Euskal mitologian ezagun eta ez horren ezagun diren pertsonaia eta lurraldeak ezagutuko ditu Inaxitok jolasean, eta beti bezala, bertsoek zipriztinduko dute antzerkiaren haria. Inaxito eta antzezlana jarraitzen ari diren haur nahiz helduek euskal mitologiaren mundu magikoarekin gozatzeko aukera izango dute.

Fitxa teknikoa:

Nori zuzendua: 5-12 urteko gaztetxoak

Partaideak: Trikuharri taldeko antzezleak:
Ibai Esoain - Xabier Sukia - Gorka Tolosa

Lekua: Kalean edo aretoetan egin daiteke: eskolan, zineman, kultur etxean, herriko plazan, ikasgelan… Eta berdin dio, oholtzadun tokia izan zein ez.

EMANALDIKO ARGAZKIAK IKUSTEKO, KLIKATU HEMEN

Eskera egiteko emaila bidali marketina@lanku.com edo 943 260 755 tlf zenbakira

gehiago irakurri

Erregea eta bufoia. Ikastetxean

Erregea eta bufoia, Ikastetxean

Zer da Erregea eta Bufoia?:

70 minutuko ikuskizun bat, euskaraz eta bapatekotasunean oinarritua. Bertan aktore bat eta bertsolari bat, hitzekin jolasean, elkarren kontra baina elkarri lagunduz, lehian baleude bezela. Ikuskizunak antzerkia eta bertsolaritza uztartzen ditu modu inprobisatu batean; gertukoa, umorez betea eta era interaktibo batean.

Nori zuzendua dago ?

Ikastola, ikastetxe edo eskola publikoei zuzendutako ikuskizuna da; A, B eta D ereduei zuzenduta; DBH (12tik 16 urte bitartera) eta Batxilergoko ikaslei (16tik 18 urte bitartera).

Non burutzen da Erregea eta Bufoia?:

Ikastetxean bertan egiten den ikuskizuna da (nahi bada ere zentrutik kanpo egin daiteke, kultur etxe edo antzoki batean). Beharko lirateken neurriak hauek dira; 4 metro zabaleran, 3 metro sakoneran eta 3 metro altueran. Ez da ezer gehiago behar!

Nork osatzen dute Erregea eta Bufoia?:

Aktorea; Ander Lipus

Bertsolaria: antolatzaileak nahi duena. Beti ere, bertsolari hori libre eta ahalko balu.

gehiago irakurri
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta