Bertsoa, koplak, txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia da. "Hitzen Lapurra" bertsotxongiloen jarraipena da.
Sinopsia
Zertara jolasten dira gure haurrak kalean? Zertara baliabiderik eskaintzen ez bazaie? Zertara, zertara, zertara… Lehengo harrapaketak , txabola egiteak bukatu dira.. gaur, zertan jolastu ezin asmaturik ibiliko dira Ander, Ximon eta Lide. Halako batean baina, bapatean, jeinu bat irteten da eta jolasean jarriko ditu. A ze zortea hirukote onena! Emanaldiaren funtsa horixe da neurri batean. Ikustera joango diren haurrak, ezagutu dezatela hitzekin jolasteko aukera berri bat. Koplak asmatuz, hitzak bilatuz, irudimena landuz…
Nori zuzendua: 3 – 8 urte bitartekoak
Iraupena: 45 minutu inguru
Gidoia: Manu Gomez eta Enkarni Genua
Partaideak: Ibai Esoain, Hodei Unzueta, Alex Tello, Ainhoa Alberdi
Zuzendaria: Ainhoa Alberdi
Lekua: Elkarteak, aretoak, ikastolak, frontoiak... leku itxiak zein irekiak (kontsultatu!)
Beharrak: argi indar gunea.
EMANALDIKO ARGAZKIAK IKUSTEKO, KLIKATU HEMEN
Eskaera egiteko emaila bidali marketina@lanku.com edo 943 260 755 tlf deitu
Hona hemen, euskadia irratian, faktorian egindak elkarrizketa atzera itzuli