Gu ta Gutarrak


Umeentzako emanaldiak

Galtzagorriei to, Inaxito!

Galtzagorriei to, Inaxito!

Inaxito estu dabil. Mundu guztiak arazoak dituela jabetu da. Margarita bere lagun-minak orrazea galdu du eta itxusi ikusten du bere burua. Herrian ura falta dela esanez entzun du bandolaria eta kobazulo batean hil nahi eta ezin duen agure batekin egin du topo.

Edertasun nahiak arazoak ekar ditzakeela ohartu da. Urik gabe bizitzarik ez! zaindu beharreko altxorra inondik ere. Eta, zer du ba agureak hil ahal ez izateko? -Kontxo, galtzagorriak.

Aitona etsituak emango dio mitologia ezagutzeko bide. Antzerkian zehar pertsonaia mitologikoak ezagutzen joango da: Basajauna, Anbotoko anderea, Lamiak, galtzagorriak... eta harreman berri hauen baitan garatuko da antzezlana.

Zer garrantzia du ba mitologiak gaur egun? Mitoek, gizakiak urteetan zehar izan dituen hainbat galderei erantzuteko balio izan dute eta ez dute oraindik gaurkotasunik galdu. Euskaldunok ere izan ditugu gure galderak eta sinesmenak eta horietako batzuk plazaratzeko asmo zintzoarekin sortu da egitasmo hau. Galderei leiho bat zabaldu nahi zaie; erakusleiho, irakasleiho.

Misterioz eta umorez beterik dator Inaxitoren hirugarren antzezpen hau. Euskal mitologian ezagun eta ez horren ezagun diren pertsonaia eta lurraldeak ezagutuko ditu Inaxitok jolasean, eta beti bezala, bertsoek zipriztinduko dute antzerkiaren haria. Inaxito eta antzezlana jarraitzen ari diren haur nahiz helduek euskal mitologiaren mundu magikoarekin gozatzeko aukera izango dute.

Fitxa teknikoa:

Nori zuzendua: 5-12 urteko gaztetxoak

Partaideak: Trikuharri taldeko antzezleak:
Ibai Esoain - Xabier Sukia - Gorka Tolosa

Lekua: Kalean edo aretoetan egin daiteke: eskolan, zineman, kultur etxean, herriko plazan, ikasgelan… Eta berdin dio, oholtzadun tokia izan zein ez.

EMANALDIKO ARGAZKIAK IKUSTEKO, KLIKATU HEMEN

Eskera egiteko emaila bidali marketina@lanku.com edo 943 260 755 tlf zenbakira

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta