Gu ta Gutarrak




Bertsozale elkartea


Bertso plaza digitala


Emanaldi bereziak Zaharrak Berri Xou

Zaharrak Berri Xou

Zaharrak Berri Xou

Zaharrak Berri Xou (ZBX) sortu genuenean, ez genuen imajinatu ere egiten gaur egun gure bertso espektakuluak duen onarpena izango zuenik. Zaharrak Berri Tour bertso bira izan zen suziri honen piztgarria nolabait ere, ''nahi dugun lekuan, nahi dugun unean, nahi dugunaren inguruan'' abesteko filosofiarekin abiatutako hamar saioko ibilbide hura.Gai jartzailerik gabe, oholtzarik gabe, garai batean bertsolaritza izan zenaren bizipen eguneratua.

Baina euskal herriko sei probintzietan guk aukeratutako bazterrak bertsoz astintzeari ekin bezain laister hamaika txokoetatik telefono deiak jasotzen hasi ginen Zaharrak Berri bertso ikuskizuna bertan burutzeko. Eta herriaren borondateari men eginez halaxe egin genuen; Z.B. TOUR-a finituz Z.B. XOU sortu. Ehun herri ingurutan gure barrena biluztera iritsi arte. Errez esaten da, baina... Bertso afari, bazkari, bertso-poteo zein taberna bakarrean garatutako libreko saioak, bertsolarien arteko erronka latzak eta entzuleeri sartutako ziri goxo zorrotzak. Hori da ZAHARRAK BERRI XOU, hori gara ZAHARRAK BERRI XOU. Zuen herrian ere bertsolaritzaren ohitura berriak lege zaharrean gozatzeko aukera paregabea alegia.

fitxa teknikoa
Nori zuzendua Gazte-helduentzako
Bertsolariak Jokin Uranga
Aritz Etxeberria "Ministro"
Fredi Paia
Xabier Silveira
Ekitaldiarekin eskaintzen dena - Koordinazioa
- Kartelak
- Hedabideetako agenda sailetara zabaltzea
Iraupena Mugagabea
Beharrak - Megafonia. Lekuaren beharren araberakoa
Lekua Leku itxietarako da: antzoki, taberna...
Poteoak, afariak...
 

Material osagarria / Irudiak:

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta