Fernando Aire: nafarra, urepeldarra, laboraria, senarra, aita, laguna, fededuna, abertzalea... Guretzat, "Xalbador", artzain bertsolaria. Hiltzeko ere era miragarria hautatu zuena: omenaldian bertan, bihotzekoak emanda. Eta mirakuluaren egia orduantxe hasi zen harrigarri bihurtzen. Saio honetan Xalbadorren laurogei bat bertso hautatu abesten ditu Amurizak. Haren bertso jarriak musikatuak, kantatuak. Nork ez ditu haren bertsoak kantatu? Odolaren mintzoa euskal literatura osoan gertatu den mirakulurik ederrenetakoa da. Zenbatek ezagutzen du, ordea, haren bat-bateko altxorra, konparazioz ikusgarriago gertatzen dena? Entzuleengan inpaktua eragiten du emanaldiak.
| Nori zuzendua | Adin guztientzat |
|---|---|
| Bertsolaria | Xabier Amuriza |
| Ekitaldiarekin eskaintzen dena | Informazioa hedabideetako agenda sailetara bidaltzea |
| Iraupena | Ordu bete |
| Beharrak | Mikrofono bat |
| Lekua | Areto txikiak |