Emanaldien eskaintza


Bertsoak 2010 antologia


"Galtzagorriei to, Inaxito" Ipuina eta DVDa



Emanaldi bereziak Mende baten aldarriak

Mende baten aldarriak

Mende baten aldarriak hogeigarrenean jarriak

Ahozko literaturaren altxorra jendearen belarrietara heltzea da ikuskizun honen asmoa. Kantatzeko ez ezik, historia kontatzeko ere balio dute bertsoek. Asmo horrekin, XX. mendeko giro politiko eta soziala (gerrateak, gosetea, emigrazioa, frankismoa…) deskribatzen duten aleak aukeratu dituzte Xabier Amuriza eta Jon Maiak ekitaldi honetarako.

Xabier Amurizaren hitzetan:

"Mendea luzea, zabala, adartsua da. Euskal Herrira mugaturik, hogeigarrenak bide eta bidegurutze amaigabeak utzi ditu gure oroimenean. Bertsoaren esparru erlatiboki txikian ere, urte osoa beharko genuke bertsolaritzak jaulki duen emaitza guztia berritzen. Inoiz oihu, sarritan auhen, hemen aldarriak bakarrik jaso ditugu, eurok ere hautatze nahitaez estuan bereiziak eta, hori bai, Euskal Herri osoa ordezkatzen dutenak. Nola kantatu du bertsolaritzak gure hogeigarren mendeko ibilera politikoa? Aldarrien eragile maizkoenak oinazea eta nahigabea badira ere, goza ezazu bertsolaritzak askotan saminez, batzuetan amorruz eta beti ere dotore kantatu digun mendearen erradiografia entzunez."

Hautatutako bertsoak honakoenak dira:

Agirre, Alkain, Arrese-Beitia, Azpillaga, Basarri, Elizanburu, Enbeita Kepa, Etxahun Iruriko, Etxeita, Lazkao Txiki, Lopategi, Markano, Otaño, Otxalde, Iturzaeta, Txirrita, Uztapide, Xalbador, Yanzi...

fitxa teknikoa
Nori zuzendua Adin guztientzat
Bertsolari eta narratzaileak Xabier Amuriza
Jon Maia
Ekitaldiarekin eskaintzen dena - Kartelak
- Informazioa hedabideetako agenda sailetara bidaltzea
Iraupena Ordu eta erdi
Beharrak 2 mikrofono
Lekua Areto txikiak
 

Material osagarria / Irudiak:

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Martin Ugalde kultur gunea, 1,2. 20140 Andoain, Gipuzkoa Tlfn. 943 260 755 emaila: lanku@lanku.com
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta