Sentsazioetaz mintzo da, momentuaz, bizipozaz eta askatasunaz. Zoriontasunaz ari da, maitasunaren, sexuaren, herriaren, lagunen…haritik tiraka. Detaileen bidezko konkretutasunez, errealitatearen beraren zilegitasunaren sinesgarritasunez.
Mario, haritik tiraka; liburu-diskoa, bere izenburuak aditzera eman nahi duen bezala, bukle bat da. Estutzen eta askatzen gaituen hariaren esentzia. Orain luzatu, orain laburtu, orain loditu, orain apurtu!...bizitza bera bezalakoa, bizitza bera baita; zikloaren zikloen arrazoi edo arrazoi eza. Ia dena ta ia ezerezaren sostengua. “Azken finean gure bizitza mendia bezalakoa baita, momenturo aldakorra eta beti bera"
Liburu-disko honen arrazoiketa beraz, gure gutarren onarpena da. Ta hori da "Mario", bakoitza bera izaten datorren hori. Garena egiten gaituena, edo garena aldatzeko egiten duguna. Gure gutarren gu. Gure izana, izen ta guzti. Gure gutar barik ezin gara gu izan, ametsak jaio aurretik hilda leudekeelako. Horren gordin eta horren jantzia. Hain polit eta hain gogorra.
Gure izaera kamaleonikoaren baldintza bako onarpena. Aldakorra izanez, alda ezina izatea baita kameleoiaren izaeraren ezaugarririk esanguratsuena "Mario" da gure etxe ta kanpoa. Gure larru ta gure jantzi. Gure maskara ta aurpegia. Gure armadura ta gure gerreroa.
Musika eta hitzetatik heltzen da jendearengana. Gainontzeko marioengana. Begirada distantziatu bezain hurbileko batetik.
7 kapituluk 7 kanta dakartzate altzoan, hauek kolorez janzteko erabilitako, olerki musikatu, aurresku berezi eta agur bereiziez gain. Kolaborazio lagunkoi eginekin. Herri beraren tokietan lekutzen du konta-kanta nahi duen hura. Sentsazioetaz mintzo da, momentuaz, bizipozaz eta askatasunaz. Zoriontasunaz ari da, maitasunaren, sexuaren, herriaren, lagunen; haritik tiraka. Detaileen bidezko konkretutasunez, errealitatearen beraren zilegitasunaren sinesgarritasunez.
Eskera egiteko emaila bidali marketina@lanku.com edo 943 260 755 tlf zenbakira
Hemeroteka
| Partaideak | Unai Ormaetxea (ahotsa), Aitor Rubio (Gitarran) eta Gaizka Elorriaga (Saxoa) |
|---|---|