Emanaldi bereziak Lazkao Txiki

Lazkao Txiki

Lazkao Txiki

Lazkao Txiki, bat bateko sorgina

Nork ez dauka gogoan LazkaoTxiki, marrazki bizidunetatik baino ez bada ere? Haren izaera, umorea, grazia Euskal Herrian mito izateraino zabaldu dira. Bertsotan ere halakoxea zen, bai umorean, bai sentimenduan. Baina haren bat-bateko bertsogintza nola gozarazi, nola helarazi orain edozein entzuleren belarrira? Haizeak eramateko saio horietan ere gerta daitezke erreskatatzea merezi duten harribitxiak, handik urteetara ere, entzutea merezi dutenak. Horixe da "LazkaoTxiki, bat-bateko sorgina" izeneko emanaldian Amurizak egiten duena. Ehunen bat bertsoko antologia hautatu honetan LazkaoTxikiren estiloa eta jenialtasuna biltzen da.

 

fitxa teknikoa
Nori zuzendua Adin guztientzat
Bertsolaria Xabier Amuriza
Ekitaldiarekin eskaintzen dena Informazioa hedabideetako agenda sailetara bidaltzea
Iraupena Ordu bete
Beharrak Mikrofono bat
Lekua Areto txikiak
 
atzera itzuli
© 2007 Lanku · Martin Ugalde kultur gunea, 1,2. 20140 Andoain, Gipuzkoa Tlfn. 943 260 755 emaila: lanku@lanku.com
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta