Argazki erakusketa
Oin batekin bukatzen da bertsoa.
Non hasten da baina, oinerako bidea?
Lau argazkilarik, lau lan. Bakoitzak berea. Bakoitzak bere hasiera, bere bidea... baina oina, bakarra: Bertsolaritza.
Oinak alperrik dira, zertarako diren ez badakigu. Oin bakoitzak bere unea du, bere zergatia, bere forma, bere arrazoia... oina ederra da bere hortan, baina ederragoa da oinerako bidea. Arrastoa uztera datoz!
Lau argazkilariak: Raul Bogajo, Gari Garaialde, Galder Izagirre eta Alberto Elosegi
Lanku bertso zerbitzuak, argazki erakusketa berri eta interesgarri hau herri guztien eskuragarri jartzen du.
Material osagarria / Irudiak: