Gu ta Gutarrak




Bertsozale elkartea


Bertso plaza digitala


Emanaldi bereziak Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak

Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak

Boliviako izpiak

Amets Arzallus eta Txomin Txueka

Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin. Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien. ARGIA aldizkarian erreportaia sorta bat argitaratu zuten, eta liburua atera ere bai gero Durangoko azokan, “Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak”. Orain, hitzaldi audiobisual bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak... denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun. Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez.

fitxa teknikoa
Nori zuzendua Denentzat
Partaideak Hizlaria: Amets Arzallus
Argazkiak: Txomin Txueka
Ekitaldiarekin eskaintzen dena - Ikus-entzunezkoa
- Argazki erakusketa
- Kudeaketa
- Kartelak
- Hedabideetako agenda sailetara informazioa igorri
Iraupena 90 minutu
Beharrak -Proiektorea eta pantalla (izan ezean, guk eramango genuke)
Lekua Itxia. Aretoak, gelak, elkarteak...
 

Material osagarria / Irudiak:

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta