Ahoz aho darabilgu egunero hitza. Gizakien arteko komunikazioan eta bizitzan bertan aparteko garrantzia dute hitzek, zalantzarik gabe. Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta, Lide eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere.
Sinopsia
Herriko plazan gustura dabiltza jolasean Lide, Ander eta Amaia. Hitzak dira jolas, eta herriko plazan itsatsi dituzten hitzekin kantatuko dute zenbait kopla, zenbait…
| Nori zuzendua | 3-8 urte bitartekoak |
|---|---|
| Ekitaldiarekin eskaintzen dena | - Koordinazioa - Kartelak (saioak iragartzeko eta umeei emateko) - Hedabideetako agenda sailera informazioa igorri |
| Iraupena | 45-60 minutu |
| Beharrak | - Argi indar gune bat |
| Lekua | - Itxiak. Aretoak, elkarteak, eskolak... Kalean egin ahal izateko, emanaldia egiteko moduko baldintza minimo batzuk bete behar ditu (estalpea, inguruan saioaren nondik norakoa etengo ez duen ezer ez egotea) |
Material osagarria / Irudiak:
atzera itzuli