Gu ta Gutarrak


Emanaldi bereziak Erregea eta bufoia. Banketean

Erregea eta bufoia. Banketean

Erregea eta bufoia. Banketean

Lagunartean, bazkari edo afarietan egiteko sortutako emanaldia da.

Lagunartean, bazkari edo afarietan egiteko sortutako emanaldia da. Herritarren ondoan, elkarrekin mahai buelta, bertsoekin eta antzerkiarekin, bien bapatekotasunearekin gozatzeko aukera.

Erregea eta Bufoiaren arteko adar jotzea bakarrik ez da izango helburua, herriak ere sofrituko du… irria bermatua dago, eta negar egiteko arriskua ere handia da!

Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa. Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango?

Tokian tokiko mahai-girora eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari. Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko.

Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez…

Erregea eta bufoia, nor baino nor gehiago, bertsolaria eta aktorea!!

fitxa teknikoa
Nori zuzendua Denetzako
Iraupena zehaztezina... 100min gutxienez
Beharrak Bi mikro
 
atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta