Gu ta Gutarrak


Emanaldi bereziak Bertsoa & Jazz

Bertsoa & Jazz

Bertsoa & Jazz

2008ko Donostiako Jazzaldian estrainatutako emanaldia da Bertsoa & Jazz. Bertarako egin zen lana, izandako harrera eta jasotako eskariak kontuan hartuta, proiektuarekin segi eta ideia garatzen jarraitzeko asmoz ibiliko dira urte betez. Donostiako Jazzaldian bide berri eta esperimentaziorako urrats bat eman zen arren, musika eta bertsoaren arteko soka estutuz, lotuz, tenkatuz, jolastuz, askatuz jarraituko dute 2009ko uda bitartean. Denbora tarte honetan, 12 emanaldi inguru egiteko asmoa dago.

Munduko inprobisazioan oinarritutako bi kultur adierazpen garrantzitsuenak elkarrekin egongo dira oholtzan emanaldi honetan: jazzaren musika inprobisatua eta bertsolarien hitz inprobisatuak. Baina ez da bertso saio bat izango, non musikariek, bigarren planoan, piezaren bat edo beste joko duten. Ez eta jazzeko kontzertu bat ere, non bertsolariek zerbait sinbolikoa abestuko duten. Musikariek bertsolariekin eta bertsolariek musikariekin, batera egingo dituzte inprobisazioak, benetako elkarrizketa eratuz: musika izango da bertsolarientzako gaia eta bertsoak musikarien gaia. Ez da kantaldi bat izango, emanaldi bakoitza ezberdin egingo duena gai-jartzaileak jarritako gaiak izango baitira. Oholtzan lau bertsolari, bost musikari eta gai-jartzailea izango dira, akorde eta errima jokoak eginez

Berri gehiago, hemen

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta