Gu ta Gutarrak


Emanaldi bereziak Bertso esko(l/b)a

Bertso esko(l/b)a

Bertso esko(l/b)a

Bertso eskola batean kokatutako antzerkia da. Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amaia Agirre bertsolariak, Porrotx pailazoa, Ramon Agirre eta Aitziber Garmendia aktoreak, Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko kantaria eta Txan Magoa

Bertsolariak ezaugarri asko ditu. Badu kantariaren sentimenduak azaltzeko dohaia;, badu mundua bestelako ikuspegiz hartzeko pailazoaren joera ere; badu magotik, azken arrazoia pentsatzen baitu lehenengo gehienetan; badu aktore-aktoresatik ere, bere kantuari eta sortzen ari den testuari gorputz-jarreraz eta begi-aurpegi imintzioz laguntzen baitio… Bertso-eskolan alderdi horiek guztiak lantzen dira. Eta gauza gehiago ere lantzen dira…Herriko bertso-ekitaldien antolakuntza, herriko beste kultur-elkarteekiko harremana… Bertso-eskolak, azken batean, bizi-eskolak dira. Norbere burua eta ingurua hobeto ezagutu eta gozatzeko tresna da bertso-eskola. Horixe da Andoni Egañak idatzitako gidoiaren ardatza, Bertso-Eskola Bizi-Eskola

Eskera egiteko emaila bidali marketina@lanku.com edo 943 260 755 tlf zenbakira

fitxa teknikoa
Partaideak Bertsolariak: Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Maddalen Arzallus .
Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoa
Ramon Agirre eta Aitziber Garmendia aktoreak
Eñaut Elorrieta abeslaria (Ken Zazpi)
Txan Magoa
 

Material osagarria / Irudiak:

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta