Gu ta Gutarrak



Ekimen didaktikoak Bertsolaritzaren historia

Bertsolaritzaren historia

Bertsolaritzaren historia

Bertsolaritzaren historiari buruzko ikastaroa

Zer da bertsolaritza? Noiz sortu zen? Zein dira bertsoaren osagaiak? Nolatan ez da oraindik hil? Mendez mende, bertsolariek historiaren hari-eroale neurtu eta errimatua eskaini digute ahozko tradizioaren atzo eta gaurko joera nagusiak aztertzeko: bertsolaritzaren aroak, garaian garaiko bertsolarien eta bertsogintzaren ezaugarriak, helburuak, pasadizoak... Ikastaro honek bat-bateko eta idatzizko bertsolaritzaren teoria eta praktika ulertzen lagunduko dizu.

Bederatzi emanalditan banatu du ikastaroa Xabier Paiak eta nahi izanez gero hamargarren bat ere egin daiteke ikasitakoa praktikan jartzeko.

  • Bertsolaritza inprobisazioaren munduan
  • Hastapenetatik XIX. mendera
  • Foruen galera eta Gerra Zibil aurreko garaia
  • Frankismo garaiko bertsogintza
  • Frankismoaren bukaera eta trantsizio garaia
  • Emakume bertsolarien historia
  • Bertsolaritzaren loraldia eta txapelketak
  • Bertso-saioak
  • Gai-jartzailetza eta epailetza
  • Praktikoa

fitxa teknikoa
Nori zuzendua Adin guztientzat
Hizlaria Xabier Paia
Ekitaldiarekin eskaintzen dena Informazioa hedabideetako agenda sailetara bidaltzea
Iraupena 30 ordu
Beharrak Mikrofonoa
Lekua Gela edo areto txikiak
 
atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta