Emanaldien eskaintza


Bertsoak 2010 antologia


"Galtzagorriei to, Inaxito" Ipuina eta DVDa



AZKEN BERRIAK

Otaño, atzerriko oroi-mina

Otaño, atzerriko oroi-mina

Pello Mari Otaño 1857ko urtarrilaren 26an jaio zen, Zizurkilgo Errekalde baserrian, eta 1910eko maiatzaren 7an hil zen, Argentinako Rosarion. Beraz, bere heriotzaren mendeurrena dugu aurten. Ospakizun garrantzitsu hori dela-eta, ekitaldi ugari eta handiak antolatu dira Zizurkilen eta Argentinan. Zizurkilgo lehenengoa Otaño, atzerriko oroi-mina izeneko emanaldia izango da apirilaren 16an, bi bertsolari ezagun horien eskutik. Egun horretatik aurrera, eskatzen den beste nonahi berritu ahal izango da.

Emanaldiak Otañoren bertsorik onenen antologia zabal bat eskaniko du (75 bertso), kantuz, hitzez eta errezitapenez. Bertsorik onenak ez ezik, bertsorik adierazgarrienak ere entzungo dira, Otañoren pentsaera eta eboluzioa agertzen dutenak. Nola, familiaz eta ideologiaz liberala izanik, nazionalismoaren onarpen publikoraino iritsi zen.

Zer ote dute Otañoren bertsoek, hain maiteak eta hain kantatuak izateko, Euskal Herri osoan? Erantzuna saio horretantxe jaso eta goza daiteke. Zerbait aurreratzekotan, ez dago dudarik atzerriko oroi-mina izan zela haren gogo-eragile indartsuena. Bere sorterriaganako sentimendu minberatua maitasun inposibleraino jaso zuena. Horregatik, Otaño, Zizurkilen ikur ez ezik, Euskal Herri osoaren erreferentzia bihurtu zen.

Emanaldi honetan Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok jartzen diote ahotsa Otañoren bertsoei.

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Martin Ugalde kultur gunea, 1,2. 20140 Andoain, Gipuzkoa Tlfn. 943 260 755 emaila: lanku@lanku.com
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta