Gu ta Gutarrak


AZKEN BERRIAK

Olatu bat kuartelen gainetik

Olatu bat kuartelen gainetik

Xabier Amurizaren liburu berria. Eta HITZALDIA!!

Olatu bat kuartelen gainetik deritzona Joan ziren zikloko aurreko bien, Dinosauroak horizontean eta Orain ezin naiz hil izenekoen, jarraipena da. Hirugarren liburuki hau ere lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez nola ez zergatik munduan bakarrik gelditu zen edo abandonatu zuten ez jakiteak ez du protagonista biziraun beharretik libratzen. Premia horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera darama. Lekeitio. Hemen, bere biziraupen fisikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkada aurkitzen du, diktaduraren erraietan. Euskal Herriari dagokionez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonistak gogoratzen duen arorik esplosiboena izan zen.

Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugariek, garai haren islapenaz gainera, eraikuntza literario bat osatzeko gai agortezina dakarte. Adimen eta oroimen hutsean gelditu den biziraule bakarrak (beste guztiak ‘joan ziren’), gertaera egiazkoen eta asmatuen gainean, pizkunde edo ‘olatu’ politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berritzen ditu.

Liburua erosteko, klikatu hemen

Liburua, PDFan jasotzeko, klikatu hemen

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta