Ahozko literaturaren altxorra jendearengana heltzea da liburu/DVD honen asmoa. Asmo honekin, XX. mendeko giro politiko eta soziala (gerrateak, gosetea, emigrazioa, frankismoa,…) deskribatzen duten aleak aukeratu dituzte Xabier Amuriza eta Jon Maiak ekitaldi honetarako.
Xabier Amurizaren hitzetan: Mendea luzea, zabala, adartsua da. Euskal Herrira mugaturik, hogeigarrenak bide eta bidagurutze amaigabeak utzi ditu gure oroimenean. Bertsoaren esparru erlatiboki txikian ere, urte osoa beharko genuke bertsolaritzak jaulki duen emaitza guztia berritzen. Inoiz oihu, sarritan hauen, hemen aldarriak bakarrik jaso ditugu, eurok ere hautatze nahitaez estuan bereiziak eta, hori bai, Euskal Herri osoa ordezkatzen dutenak. Nola kantatu du bertsolaritzak gure hogeigarren mendeko ibilera politikoa? Aldarrien eragile maizkorrenak oinazea eta nahigabea badira ere, goza ezazue bertsolaritzak askotan saminez, batzuetan amorruz eta beti ere dotore kantatu digun mendearen radiografia.
DVDan, Xabier Amurizak eta Jon Maiak kantatzen dituzten bertsoak irudi historiko eta berriekin uztartzen dira. Bertsoak irudiekin bat egiten dutelarik. Liburuan berriz, bertso denak egoteaz gain, bertsoaldi bakoitzaren testuinguruaren berri ere ematen da.
Hautatutako bertsoak honokoenak dira: Anonimoak, Agirre, Alkain, Arrese-Beitia, Azpillaga, Basarri, Elizanburu, Enbeita Kepa, Etxahun Iruriko, Etxeita, Lazkao Txiki, Lopategi, Markano, Otaño, Otxalde, Iturzaeta, Txirrita, Uztapide, Xalbador, Yanzi.
Egileak: Xabier Amuriza eta Jon Maia
Liburua eta DVD eskuratzeko, klikatu hemen
Liburu / DVDak 20 euro
gehiago irakurri