Emanaldien eskaintza


Bertsoak 2010 antologia


"Galtzagorriei to, Inaxito" Ipuina eta DVDa



AZKEN BERRIAK

Euskara batuaren bigarren jaiotza

Euskara batuaren bigarren jaiotza

OSOA, LEHIAKORRA, NAZIONALA

EUSKARA BATUAREN BIGARREN JAIOTZA

Xabier Amurizak

Osoa, leihakorra, nazionala / Euskara Batuaren bigarren jaiotza izeneko saiakera aurkeztuko du. Liburuaren eskaintzak dio:

“Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei”.

Izatez, soluzio ‘txiki’ bat ez ezik, soluzio handiak eta asko ematen saiatzen da, hiru atal nagusitan:

I) EUSKARAREN HUTSUNEAK. Bertan, erlatiboan, konkordantzian eta beste hainbat arlo garrantzitsutan oraindik dauden arazo larriak planteatzen eta soluzionatzen ahalegintzen da.

II) ADITZAREN FANTASIA HEROIKOA. Aditzari buruzko atal luze hau arazoen planteatzea gehiago da soluzioen eskaintza baino, nahiz eta hemen ere irizpide eta bide oso zehatz batzuk markatzen diren.

III) HIZTEGI OSOA, NAZIONALA ETA BAKARRA. Sail luze honetan, hiztegigintzako hutsune oraindik handiak eta irizpide ustez nahasiak eta okerrak planteatzen dira, oso proposamen zehatzak eginez, saiakeraren sarrerako pasarte batek dioen ildotik:

“Lehiaren lege gupidagabez baino ez bada ere, bada inguruko hizkuntzekin nahitaez konpartitu behar dugula uste dudan ondare komun oso zabal bat, gramatikak eta hiztegiak orain arte onartzen ausartu diren baino askoz zabalagoa, eta erabaki dut ez egotea hizkuntzalari, hiztegilari, gramatikari eta arauemaileen zain. Badakit bat baino gehiago aurkitzen direla nire antzeko sentieran, eta baliteke horiei ondo etortzea lan honetan planteatzen diren arazoak, eta eskaintzen diren soluzioak”.

Badira, azkenik, beste atal txiki gehigarri batzuk ere, hala nola, ZUZENTZAINDIA,SORTZAINDIA eta abar.

 

Liburua eskuratzeko, klikatu hemen edo bestela, email bat bidali lanku@lanku.com

Liburuan oinarritutako hitzaldi ta ikastaroen berri, hemen duzue

atzera itzuli
© 2007 Lanku · Martin Ugalde kultur gunea, 1,2. 20140 Andoain, Gipuzkoa Tlfn. 943 260 755 emaila: lanku@lanku.com
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta