Lankuk proposatuta ikuskizuna izango da datorren uztailaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Berri gehiago eta sarrerak lortzeko bidea hemen
Zuzendari musikala: Bixente Martinez
Musikariak: Bixente Martinez (g), Julen Izarra (st, ss), Asier Ituarte (tb), Jon Piris (b), Hasier Oleaga (bat)
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Lehen aldiz batera bertsolariak eta jazza Heineken Jazzaldiari esker. Inprobisazioan oinarritutako bi kultur adierazpen garrantzitsuenak elkarrekin: jazzeko musika inprobisatua eta bertsolarien hitz inprobisatuak. Ez da bertso saio bat izango, non musikariek, bigarren planoan, piezaren bat edo beste joko duten. Ez eta jazzeko kontzertu bat ere, non bertsolariek zerbait sinbolikoa abestuko duten. Musikariek bertsolariekin eta bertsolariek musikariekin, batera egingo dituzte inprobisazioak, benetako elkarrizketa eratuz: musika izango da bertsolarientzako gaia eta bertsoak musikarien gaia. Lau bertsolari, bost musikari eta bertsolariei gaiak jarriko dizkien zeremonia maisua egongo dira agertokian, akorde eta errima jokoak eginez.
atzera itzuli