Bertsolariak ezaugarri asko ditu. Badu kantariaren sentimenduak azaltzeko dohaia;, badu mundua bestelako ikuspegiz hartzeko pailazoaren joera ere; badu magotik, azken arrazoia pentsatzen baitu lehenengo gehienetan; badu aktore-aktoresatik ere, bere kantuari eta sortzen ari den testuari gorputz-jarreraz eta begi-aurpegi imintzioz laguntzen baitio; Bertso-eskolan alderdi horiek guztiak lantzen dira. Eta gauza gehiago ere lantzen dira;Herriko bertso-ekitaldien antolakuntza, herriko beste kultur-elkarteekiko harremana; Bertso-eskolak, azken batean, bizi-eskolak dira. Norbere burua eta ingurua hobeto ezagutu eta gozatzeko tresna da bertso-eskola.
Horixe da Andoni Egañak idatzitako gidoiaren ardatza, Bertso-Eskola Bizi-Eskola!
Partaideak: Bertsolariak: Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amaia Agirre. Pailazoa: Porrotx Kantaria: Eñaut Elorrieta (Ken zazpi) Aktoreak: Ramon Agirre eta Aitziber Garmendia Magoa: Txan magoa.
Emanaldi hau zure herrian izan nahiko bazendu, jarri gurekin harremanetan!
atzera itzuli