Bertsoa, koplak, txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia da. "Hitzen Lapurra" bertsotxongiloen jarraipena da.
Sinopsia
Zertara jolasten dira gure haurrak kalean? Zertara baliabiderik eskaintzen ez bazaie? Zertara, zertara, zertara… Lehengo harrapaketak , txabola egiteak bukatu dira.. gaur, zertan jolastu ezin asmaturik ibiliko dira Ander, Ximon eta Lide. Halako batean baina, bapatean, jeinu bat irteten da eta jolasean jarriko ditu. A ze zortea hirukote onena! Emanaldiaren funtsa horixe da neurri batean. Ikustera joango diren haurrak, ezagutu dezatela hitzekin jolasteko aukera berri bat. Koplak asmatuz, hitzak bilatuz, irudimena landuz…
Nori zuzendua: 3 – 8 urte bitartekoak
Iraupena: 45 minutu inguru
Gidoia: Manu Gomez Genua Partaideak: Ibai Esoain, Hodei Unzueta, Alex Tello, Ainhoa Alberdi
Zuzendaria: Ainhoa Alberdi
Lekua: Elkarteak, aretoak, ikastolak, frontoiak... leku itxiak zein irekiak (kontsultatu!)
gehiago irakurriHauek dira 2010ko Lankuko emanaldi berezien zerrenda.
- Hiru, bi, zast! egizu Jolas!. Umeentzako emenaldia. BERRIA
- Lide eta Ximon, Hitzen lapurraren istorioak. Ipuin kontaketa. BERRIA
- Erregea eta bufoia Bertsolaria eta aktorea, nor baino nor gehiago. Banketean eta Ikastetxean (berria)
- Olatu bat kuartelen gainetik. Hitzaldia. Xabier Amuriza. BERRIA
- Galtzagorriei to, Inaxito! umeentzako bertso antzerkia
- Jon Enbeita, gitarra lagun
- Bertso esko(l/b)a. Antzerki bat non bertsolariak, musikariak, aktoreak, pailazoak eta magoak dauden bertso eskola batean kokatuak
- Mende baten aldarriak, XX.nean jarriak. Xabier Amuriza eta Jon Maia
- Mario, haritik tiraka emanaldia. Unai Ormaetxea, Aitor Rubio, zu eta zutar danak
- Ostikalariak. Bertsoak ostikaden erritmoan
- Lau oinak emanda argazki erakusketa
- Bertso zakutua. Zakutu bete bertso denak elkarrekin kantatzeko
- Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak. Amets Arzallusez ikus entzunezkoa
- Nepal Indiako / Tailandia Laos ikusentzunezkoak Ibon Ajuriak eskainia
- Hitzaldiak eta bestelakoak....
Hontaz gain, bertsolariak kontratu ditzazkezua bertso saio, jaialdi, libreko saio, bertso bazkari eta afarietarako!
Bertsolariak kontratatzeaz gain, emanaldirako megafonia, kartel egokituak... eskaintzen du Lankuk!
gehiago irakurriHauek dira Lankuko denda digitalean ditugun produktuak
---- Nobedadeak 2009----
* Bertsoak 2009. Bertso antologia. 2DVD
* Olatu bat kuartelen gainetik. Xabier Amuriza. Liburua
* Olatu bat kuartelen gainetik. Xabier Amuriza. PDF emailez
* M´C Txirrita. Xabier Silveira. DVD
* Jon Enbeita "Hainbeste, hain gitxi". CD
* Mario, haritik tiraka. CD eta liburua. Unai Ormaetxea
* 2008 Bertso antologia. 2 DVD
* Mende baten aldarriak, XX.nean jarriak. Xabier Amuriza eta Jon Maia
* Gu ta Gutarrak. despedidea. DVD. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Zabala, Aitor Rubio, Xanpe eta gonbidatu piloa!
* Iparraldeko Xapelgoa 2008. DVD / Liburua
* Gu ta Gutarrak. CD Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Zabala, Aitor Rubio, Xanpe.
* Hitzen lapurra. bertsotxongiloen umeentzako liburua. Enkarni Genua eta Manu Gomez
* Iparraldeko xapelgoa 2008. 2DVD
* Gipuzkoako txapelketa 2007. Finala. DVD
** Argitalpenok eskuratzeko, bakoitzaren gainean klikatu, eskaera egin eta etxean jasoko duzu posta bidez. (bidalketa gastuak 3 € dira)
gehiago irakurri
2009ko Bertsolari txapelketa nagusiko DVD bikoitza eskuratu nahi baduzu, klikatu hemen eta etxean jasoko duzu!
Lehen DVDan, final laurden eta final erdietako bertsoaldi hautatuekin dago osatua
Bigarren DVDan berriz, finaleko bertsoaldiekin dago osatua.
Gozatu!!
gehiago irakurri
“M´C Txirrita, Bertsoa eta raparen maitasun istorioa” DVDa, Xabier Silbeiraren lana da. DVDaz gain, emanaldi bat ere bada M´c Txirrita.
DVD: Bertsoa eta Raparen inguruko azalpenenak kontatzeaz gain, emanaldi bateko irudiak, elkarrizketak eta bestelakoez osatua dago.
Material didaktiko bat ere prestatu da DVDarekin batera, ikusi eta entzuteaz gain, bertsoa eta rapa lantzeko urratsak eta ariketak eskaintzen ditu materialean!
Emanaldia: Hasieran DVDaren zati bat irakutsiko da eta ondoren, bertsolari eta rapero aten bapateko jarduna entzun ahal izango da!
gehiago irakurri
Bertsoak 2009 bilduma kalean da, bi DVDtan 35 bertsoaldi biltzen ditu eta aurten bertso jarriak ere badira antologian. Iaz hasitako bideari eutsiz, aurten ere kalean da Bertsoak 2009 bertso antologia. Hogeita hamabost bertsoaldiko uzta eman du argitara Bertsoa.com eta Lakuren arteko elkarlan proiektuak, Bertsoa.com-ek urtean zehar grabatutako saiotatik.
Bilduma osatzeko irizpide nagusiak bertsoaldiaren kalitatea eta formato, errealitate zein partehartzaile aniztasuna izan dira. Guztira 45 bertsolari etagaijartzaileren lana bildu du Bertsoak 2009 bildumak. Aurten bertso jarriei ere tartea egin diegu gure proiektuan, urteko antologian bertso jarriek ere beren tokia behar dutelakoan.
Bapateko lanei dagoekionez, Sebastian Lizasok Joxe Lizaso zendu berriari Zumaian kantatutako bertsoek zabaltzen dute lan hau. Amets Arzallusek kotxean beroak itota hildako haurrari kantatuak, Maialen Lujanbio Alkizan akosoari boteak, Aitor Mendiluzek Zegaman botatako bederatzikoak, Hamaika Bertutek egindako Kabitik plazara emanaldiko bertsoak, Unai Iturriaga eta Fredi Paiak bertso-marrazkien jolasean kantatuak BertsoZiriMarra ekitaldian… bada zer nabarmendua.
Bertso jarrietan, Argia Astakariak argitaratutako sortak ekarri ditugu, 90garren urteurrenean Victoria Eugnian kantatuak. Baita, Aitzol Barandiaranek krisiari jarriak ere, Kabitik Plazarako emanaldian.
gehiago irakurri
Xabier Amurizaren liburu berria. Eta HITZALDIA!!
Olatu bat kuartelen gainetik deritzona Joan ziren zikloko aurreko bien, Dinosauroak horizontean eta Orain ezin naiz hil izenekoen, jarraipena da. Hirugarren liburuki hau ere lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez nola ez zergatik munduan bakarrik gelditu zen edo abandonatu zuten ez jakiteak ez du protagonista biziraun beharretik libratzen. Premia horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera darama. Lekeitio. Hemen, bere biziraupen fisikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkada aurkitzen du, diktaduraren erraietan. Euskal Herriari dagokionez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonistak gogoratzen duen arorik esplosiboena izan zen.
Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugariek, garai haren islapenaz gainera, eraikuntza literario bat osatzeko gai agortezina dakarte. Adimen eta oroimen hutsean gelditu den biziraule bakarrak (beste guztiak ‘joan ziren’), gertaera egiazkoen eta asmatuen gainean, pizkunde edo ‘olatu’ politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berritzen ditu.
Liburua erosteko, klikatu hemen
Liburua, PDFan jasotzeko, klikatu hemen
gehiago irakurri
Jon Enbeitaren lan berria "hainbeste, hain gitxi"
Diskoa eskuratu nahi baduzu , deitu 943 260 755 telefonora eta etxera bidaliko dizugu; edo bestela klikatu hemen eta Lankuko denda digitalean sartuko zara
gehiago irakurri
Bertsolariak ezaugarri asko ditu. Badu kantariaren sentimenduak azaltzeko dohaia;, badu mundua bestelako ikuspegiz hartzeko pailazoaren joera ere; badu magotik, azken arrazoia pentsatzen baitu lehenengo gehienetan; badu aktore-aktoresatik ere, bere kantuari eta sortzen ari den testuari gorputz-jarreraz eta begi-aurpegi imintzioz laguntzen baitio; Bertso-eskolan alderdi horiek guztiak lantzen dira. Eta gauza gehiago ere lantzen dira;Herriko bertso-ekitaldien antolakuntza, herriko beste kultur-elkarteekiko harremana; Bertso-eskolak, azken batean, bizi-eskolak dira. Norbere burua eta ingurua hobeto ezagutu eta gozatzeko tresna da bertso-eskola.
Horixe da Andoni Egañak idatzitako gidoiaren ardatza, Bertso-Eskola Bizi-Eskola!
Partaideak: Bertsolariak: Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amaia Agirre. Pailazoa: Porrotx Kantaria: Eñaut Elorrieta (Ken zazpi) Aktoreak: Ramon Agirre eta Aitziber Garmendia Magoa: Txan magoa.
Emanaldi hau zure herrian izan nahiko bazendu, jarri gurekin harremanetan!
gehiago irakurri