Gu ta Gutarrak


Ekitaldi baten antolaketa

Nola antolatu saio bat:

Bertso saio bat antolatzea erreza izanik ere, ondo antolatzea ez da langintza batere zaila. Horretarako, hona hemen zenbait gomendio, pista...

Jaialdi formatoko saioa bada, ondorengoa izan behar da kontuan:

Lekua egokia izan behar du bertsotarako, ez du inguruan bertsoari eragin negatiboa egingo dion ezer egon behar, adibidez ez du festetako barraken soinu hotsik egon behar, ez du ordu berean beste ekitaldi garrantzitsurik egon behar, ordu egokia bilatu behar da egitarauan (bere unea izan behar du eta ez hutsune baten betetzea).    

Lekua eta kantatzeko lekua bertsotarako egokia izan behar du, bertsotarako pentsatua eta ez beste ekitaldi bateko baliabideeak baliatzea. Jendearentzako AULKIak egotea beharrezkoa izan ez arren, saio baten arrakastarako ezinbesteko baldintza da, eta lehen aulki ilara ez du oholtzatik 5metrotara baino urrunago egon behar. urrutasuna ez da bertsotarako lagun ona.

Megafonia ona behar du izan, ona edo oso ona. Azken batean, ahotsa oinarri duen emanaldia izanik, ahotsa ondo eta behar bezela irten ezean, emanaldian izugarrizko eragina du, bai jendearengan eta are gehiago bertsolariengan. Bertsolariek, monitoreak izatea ere oso garrantzitsua da, alegia beraiek diotena entzun ahal izateko modua izatea. Gauza bat da entzuleak entzutea eta besteak bertsolariak berak dioena entzutea.

Hauek guztiak kontuan izateaz gain, badira bestelako kontu asko ere jakin beharrekoak. Bertsolariek aulkia oholtzan izatea exeri daitezen, argiak izan dezakete plazaren arabera garrantzia, botila txiki bat ur bertsolarien esku uztea, bertsolariekin saio aurretik kasu egin, etxeko sentiarazi,..

Gai jartzailearen papera ere garrantzitsua da. Edozeinek egin ezin duen lan bat delako, bertsolaritzaren jakintza minimo bat izateaz gain, bertsolarien, herriaren, lekuaren, ordu, garaia, arrazoia... guzti horren jabe izan behar du. bere esku dagoelako saio ona edo txarra irtetearen pisua.

 

Lagunarteko saio bat antolatzeko berriz, askozaz errezagoa izanik ere, aurretik aipatutako detaile gehientxuenak ere izan behar dira kontuan. Bertsolaria eroso badago, bere lana hobeto egingo du.

Azken batean, detaile txiki horietan izan  behar da arretarik handiena. Bertsolariak gustora sentitzen diren inguru batek bapatekotasunean eragin handia du.

Guzti hontaz gain, LANKUk, ahalik eta zerbitzu osoagoa eman asmoz, edozein antolatzaileek nahi duenerako gaude. Jaialdia egin behar den lekua ezagutu, bertatik gomendioak eman...

 

© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta