Gu ta Gutarrak



AZKEN BERRIAK

Udan oporrik ez!

Udako ordutegia

Uztaila eta abuztua, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 15:00ak arte.

gehiago irakurri

Bertsoa & Jazza

Donostiako Jazzaldia

Lankuk proposatuta ikuskizuna izango da datorren uztailaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Berri gehiago eta sarrerak lortzeko bidea hemen

Zuzendari musikala: Bixente Martinez
Musikariak: Bixente Martinez (g), Julen Izarra (st, ss), Asier Ituarte (tb), Jon Piris (b), Hasier Oleaga (bat)
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

Lehen aldiz batera bertsolariak eta jazza Heineken Jazzaldiari esker. Inprobisazioan oinarritutako bi kultur adierazpen garrantzitsuenak elkarrekin: jazzeko musika inprobisatua eta bertsolarien hitz inprobisatuak. Ez da bertso saio bat izango, non musikariek, bigarren planoan, piezaren bat edo beste joko duten. Ez eta jazzeko kontzertu bat ere, non bertsolariek zerbait sinbolikoa abestuko duten. Musikariek bertsolariekin eta bertsolariek musikariekin, batera egingo dituzte inprobisazioak, benetako elkarrizketa eratuz: musika izango da bertsolarientzako gaia eta bertsoak musikarien gaia. Lau bertsolari, bost musikari eta bertsolariei gaiak jarriko dizkien zeremonia maisua egongo dira agertokian, akorde eta errima jokoak eginez.

gehiago irakurri

Xorroxin Irratia eta Lanku

Xorroxin Irratia eta Lanku

Xorroxin irratiak eta Lankuk, elkarlanerako urrats bat eman dute.

Xorroxin irratiko asteroko bertso programan, Lankuk tarte bat izango du. Tarte honetan, bertso emanaldien agenda, emanaldi berezien inguruko xehetasunak, bertsolaritzako berriak eta bertsoaren inguruko zenbait kontu interesgarri.

www.xorroxin.com

 

gehiago irakurri

IKUS-ENTZUNEZKO HITZALDIAK

Hiru bidai, hiru hitzaldi

* Illimani. Boliviako Izpiak eta Hizkiak. Amets Arzallus eta Txomin Txueka

* India - Nepal. Turbantea buruan eta ibili munduan. Ibon Ajuria

* Tailandia - Laos. Mekongetik itsasora. Ibon Ajuria

gehiago irakurri
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta