Gu ta Gutarrak


AZKEN BERRIAK

Jon Enbeitaren "hainbeste, hain gitxi" CD LANKUn salgai

Jon Enbeitaren "hainbeste, hain gitxi" CD LANKUn salgai

Jon Enbeitaren lan berria "hainbeste, hain gitxi"

Diskoa eskuratu nahi baduzu , deitu 943 260 755 telefonora eta etxera bidaliko dizugu; edo bestela klikatu hemen eta Lankuko denda digitalean sartuko zara

 

gehiago irakurri

Mario, haritik tiraka. Emanaldiaren aurkezpen klipa

gehiago irakurri

Bertso esko(l/b)a

Bertsolariak ezaugarri asko ditu. Badu kantariaren sentimenduak azaltzeko dohaia;, badu mundua bestelako ikuspegiz hartzeko pailazoaren joera ere; badu magotik, azken arrazoia pentsatzen baitu lehenengo gehienetan; badu aktore-aktoresatik ere, bere kantuari eta sortzen ari den testuari gorputz-jarreraz eta begi-aurpegi imintzioz laguntzen baitio; Bertso-eskolan alderdi horiek guztiak lantzen dira. Eta gauza gehiago ere lantzen dira;Herriko bertso-ekitaldien antolakuntza, herriko beste kultur-elkarteekiko harremana; Bertso-eskolak, azken batean, bizi-eskolak dira. Norbere burua eta ingurua hobeto ezagutu eta gozatzeko tresna da bertso-eskola.
Horixe da Andoni Egañak idatzitako gidoiaren ardatza, Bertso-Eskola Bizi-Eskola!

Partaideak: Bertsolariak: Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amaia Agirre. Pailazoa: Porrotx Kantaria: Eñaut Elorrieta (Ken zazpi) Aktoreak: Ramon Agirre eta Aitziber Garmendia Magoa: Txan magoa.

Emanaldi hau zure herrian izan nahiko bazendu, jarri gurekin harremanetan!

gehiago irakurri

Iparraldeko xapelketa 2008

EREITEKOA GOZATZEKO TENOREA

Inarrosten ez dena lurpean gelditzen da usu. Gerta liteke lurra harrotzen hasi eta hazi zenbait haizeak eramatea. Gerta liteke, baina zakua haziz ontsa betea duenak ez du ereitearen beldurrik.

Zaku bete hazi horietatik zenbait lore irten ziren eta lore horiekin gozatzeko tenorea dugu orain. txapelketako DVD bikoitza, kanporaketetatik finaleraino... eta LIBURU eder batean, bertso guztiak irakurtzeko eta gozatzeko aukera emaiten du loraldi honek.

Lore hauek zuen etxeetan izan nahi dituenak, gure dendara sartu besterik ez du egin behar!!

gehiago irakurri

2009ko Lankuko emanaldiak

Hauek dira 2009ko Lankuko emanaldi berezien zerrenda.

Berriak:

- Erregea eta bufoia Bertsolaria eta aktorea, nor baino nor

- Bertso esko(l/b)a. Antzerki bat non bertsolariak, musikariak, aktoreak, pailazoak eta magoak dauden bertso eskola batean kokatuak

- Bertsoa & Jazz. 4 bertsolari eta 5 musikari. 

- Mario, haritik tiraka emanaldia. Unai Ormaetxea, Aitor Rubio, zu eta zutar danak

- Ostikalariak. Bertsoak ostikaden erritmoan

- Lau oinak emanda argazki erakusketa

- Galtzagorriei to, Inaxito! umeentzako bertso antzerkia

- Jon Enbeita, gitarra lagun

- Bertso zakutua. Zakutu bete bertso denak elkarrekin kantatzeko

 

- Hitzen lapurra umeentzako bertsotxongiloak

- Bertso trama

- Mende baten aldarriak, XX.nean jarriak. Xabier Amuriza eta Jon Maia

- Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak. Amets Arzallusez ikus entzunezkoa

- Nepal Indiako / Tailandia Laos ikusentzunezkoak Ibon Ajuriak eskainia

- Zazpi astoren gainean

- Zaharrak berri xou

- Hitzaldiak eta bestelakoak....

Hontaz gain, bertsolariak kontratu ditzazkezua bertso saio, jaialdi, libreko saio, bertso bazkari eta afarietarako!

Bertsolariak kontratatzeaz gain, emanaldirako megafonia, kartel egokituak... eskaintzen du Lankuk!

gehiago irakurri
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta